Gainbalio zergaren kontsulta-aurrerakina

Gainbalioa kalkulatzeko behar den informazioa:

  • Aurrerapenaren eskaera egilearen izena (zergaduna edo haren ordezkoa)
  • Ondasun higiezina identifikatzeko zenbaki finkoa (Ondasun Higiezinen ordainagirian agertzen da)
  • Orain eskualdatu den ondasuna eskuratu zen data.
  • Eskualdatze data edo, ez badago, aurrerapena eskatu den data.

Orain eskualdatu den ondasuna 1998ko urtarrilaren 1aren ondoren eskuratu bada, ondoko informazio hau ere aurkeztu beharko da:

  • Jabetza-titulua frogatzen duen agirian dagoen eskuratze balioa.
  • Oraingo eskualdatzearen ziurtagirian ageri den eskualdaketaren balioa, hura identifikatuz.

Imprimakina on-line bete eta bidali (gainbalioa@getxo.eus), ahalko da, edo hemen inprimatu eta eman:

  • Zergak kudeatzeko bulegoa (Foru kalea 1, 48992. AlgortaEtxea, Udaletxea, 2. solairua)
  • Telefonoa: 94 466 00 28
  • Elkartean harrera ordutegia: 8:00etatik 14:00etara
  • Herritarrentzako Arreta Bulegoak (Helbideak eta ordutegiak)

Likidazioko kontsulta-aurrerapena eskatzeko, bete ezazu hurrengo esteka hau klikatuz agertuko den formularioa, eta bidali Internetez: Gainbalioaren gaineko Zergaren likidazioko kontsulta-aurrerapena

Zenbatekoa 24 orduko epean kalkulatzen da. Hura jakiteko, eskaera egileak eskaeraren hurrengo egunean 944660028 telefono zenbakira deitu behar du, 08:00etatik 14:00etara bitartean.

Informazioa idatziz eskuratu nahi izanez gero, eskaera erregistro orokorretik pasa beharko da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +