Berriak

300.000 bisitatik gora

2019/01/07

300.000 bisitatik gora izan dira RKEn bakarrik bederatzi hilabetean, ateak zabaldu zituenetik

nagusien jardunak

RKE-Romo Kultur Etxea, iragan apirilaren 9an bere ateak zabaldu zituenetik eta 208ko azken egunera arte, bisitatu eta bere instalazioak erabili duten lagunen kopurua adierazgarria da: 300.000 bisitari baino gehiago, bakarrik bederatzi hilabetean; hortaz, ondorioztatu daiteke harrera aparta izan duela hiritar getxotarren aldetik. Halaber, Getxoko Kultur Etxeak, bisitari kopuruaren inguruan egin dituen aurreikuspen guztiak gainditu dira. Lortutako kopuru hori, Bizkaiko hiriburuko kultura-gune garrantzitsuenetako batzuk izan duten jendetzaren antzeko parametroetan kokatzen da. Gogoratu zabaldu eta lehenengo hilabetean bakarrik, 1.250 pertsona etorri zirela egunero RKEra. Horrez gainera, uste da bere lehenengo urteurrena betetzeko falta diren hiru hilabeteetan 400.000 lagunen zenbakia gaindituko dela.

Horrenbestez, bikaintzat jo daitezke bere ibilbide laburrean ekipamendu honek lortu dituen emaitzak; izan ere, aintzat hartu behar da udalerriak kulturgintzaren alde egin duen apustuaren zutabe estrategikoetako bat dela, Getxo Antzokiarekin batera. Eraikin moderno eta praktikoa da, belaunaldi anitzentzat sortua, eta, hartara, udalerri guztiko erabiltzaileei zuzendua. Eta ateak zabaldu zituenetik, mailaka, gune eta zerbitzu berriak ireki dituela eta dagoeneko eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuen ordutegia ere zabaldu duela. Orain arte gehien erabili diren zerbitzuak Liburutegia eta Nagusien Etxea izan dira.

Jendetza bildu duten jarduerak

Alde horretatik, orain arte Kultur Etxeak antolatutakoak ez ezik udaleko beste sail batzuk eta herriko hainbat elkarte eta kolektibok antolatutako jarduerak ere egin dira RKEn, eragile sozio-kultural bezala diharduz. Jende gehien bildu dituzten jarduerak izan dira, besteak beste, Komiki Azoka, 4.500 lagunekin, Getxo-Plentzia trenbidearen eraikuntzaren 125. Urteurrenari buruzko Erakusketa, 3.260 bisitarirekin, SOKA Erakusketa, 2.985ekin, Getxoarte Aretoa, mila lagun inguru bildu zuena. Aipatutakoez gainera, RKEk beste ekintza batzuk ere hartu ditu, hala nola Aixe Getxo eta Ramiro Pinilla Literatura Lehiaketaren sari banaketa ekitaldiak eta Mendifilm Jaialdiaren emanaldiak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +