Berriak

Haur Antzerkia

2018/09/10

Teatro

  • LA CANICAren eskutik, HISTORIA DE UN CALCETÍN (gaztelaniaz).

  • Sarrera: 5 €. Dagoeneko salgai.

"Historia de un calcetín" objektuen antzezlana da. Tin eta Ton bi galtzerdi banaezin dira horren protagonistak. Txikitatik hazi dira batera eta barreak, abenturak nahiz bihurrikeriak egin dituzte batera. Egun batean Ton desagertzen da eta Tinek bidaia bat egin behar du bere bila, sorpresa ugariko bidaia izango da eta toki pentsaezinetara joango da. Galtzerdiak, izarak, prakak, lanbasak, erratzak, lisaburdinak eta eguneroko beste hainbat objektu agertuko dira La Canica antzerki-taldeko lan berrian; orain arte egin duten antzerki-proposamen dibertigarriena eta ausartena da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +