Berriak

Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia

2017/07/03

  • Biotz Alai Abesbatza Plaza
  • 21:00etan
  • Sarrera dohainik

Herri ezberdinen ohiturak ezagutzea ezinbestekoa dugu beren nortasuna ulertu ahal izateko. Getxoko 33. Nazioarteko Folklore Jaialdia ezezagunak zaizkigun musika, dantza, jantzi eta ohituretara hurbiltzeko zein gureak gogoratzeko aukera aparta da.

Uztailaren 20tik 22ra, hiru gauetan, musika eta dantza hiru ikuskizun eskainiko dizkiegu ikusleei. Hiru jatorritako taldeak arituko dira aurten: Polonia, Mexiko eta Getxo.

WISLA konpainiak Getxora gerturatuko ditu Poloniako folklorea jaialdiaren lehenengo egunean.

Biharamunean, bertoko ITXARTU TALDEAren txanda izango da eta euskal dantza anitz eskainiko dizkigute.

Azkenik, COLIMAKO UNIBERTSITATEKO BALLETAK itxiko du jaialdia Mexikoko dantza koloretsu eta alaiak erakutsita.

Egitaraua

  • Osteguna 20. Wisla (Polonia)  
    Wisla

    Wisla Poloniako ibai nagusienetako baten izena da, baina baita folkloreko musika eta dantza talde honena ere. Taldea 1995eko udazkenean sortu zen eta bi hamarkada baino gehiago ibilbidean maila artistiko handia lortu dute.

    Taldeak kultura-truke askotan hartu du parte eta Poloniaren ordezkari izan da nazioarteko zenbait folklore jaialditan. Horietako gehienetan lortu du merezimendu aitormena bere kalitate artistikoari esker.

    Musikari bikainek osatutako orkestra dauka Wislak du eta taldeak non jardun, han da beti. Poloniako tradizioko dantzak dituzte programaren oinarri eta horiekin batera tradizioko kantuak eta doinuak.

  • Ostirala 21. Itxartu Dantza Taldea (Getxo) 
    Itxartu taldea

    Sortua izan zenetik, Itxartu Taldea elkarteak euskal dantza eta kulturaren mesederako lana burutzen du, dantzaren berrikuntza eta freskotasuna bermatzen duen irakaskuntza goiztiarra dela medio. Elkarteak, Iñaki Uriaren eskutik eman zituen lehenengo pausuak. Dantza taldeen egitura eta lana denborarekin garatuz joan da. Gaur egun, 40 kidek osatzen dute taldea, heldu zein gaztetxoak kontutan hartuta.

    Hastapenean, elkartearen lana, desagertutako beste talde batzuek antzezten zituzten dantzak mantentzea zen. Badira urte batzuk bere lana kontserbaziora bakarrik ez dela zuzentzen, dantza ahaztuen berreskuratzean ere dihardutelako, antzinako soinekoak, musika eta musika-tresna tradizionalak, honela gure kulturaren aspaldiko garaietara gerturatuz.

    Txirulak, soinuak, gaitak, txalaparta eta bestelako euskal musika-tresnek osatzen dute dantza hauek girotzen dituzten soinuen multzoa. Soinekoak, aitzinakoen modeloak jarraituz eginak izan dira. Elkarteak, gordeta dituen soineko zaharrak erakustea gura du ere, beti ere oihal zaharren egoerak ahalbidetzen duen neurrian.

  • Larunbata 22. Ballet de la Universidad de Colima (Mexiko)
    Colima

    Colima Unibertsitateko Folklore Balleta Rafael Zamarripa Castañeda koreografoak  sortu zuen 1980. urtean.

    Bere ibilbidean, taldeak 40 bira baino gehiago egin ditu eta Mexicoren ordezkari ofiziala izan da nazioarte mailako zenbait gertakizunetan. Horri esker, hainbat aipamen eta ohoregarri jaso ditu balletak

    2013an Colima estatuko Kultura Ondareko Altxor izendatu zuten, taldearen etengabeko lanagatik, ikuskizunen kalitateagatik, dantzarekiko pasioa erakusteagatik eta nazioartean Mexikoko kulturaren mezulari izateagatik.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +