Berriak

Habanera eta Itsas-Abesti Jaialdia

2018/08/23

Cartel

  • Irailaren 21tik 23ra
  • Areetako Geltokia plaza
  • 19:30
  • Sarrera: irailaren 13tik aurrera kultur etxeetan eskuratu beharreko gonbidapenez -- AGORTUTA --

Egitaraua

  • Irailak 21 ostirala
    Trío Arrels (Menorca)

    Balearretako Trío Arrelsen eskutik abiatuko da jaialdia. Hirukotearen errepertorioak erritmo anitzak hartzen ditu, esaterako habanerak, boleroak, abesti menorcarra eta itsas-kantak. Taldea 2006. urtean sortu zen Es Castells herrian eta, ordutik hona, 600 saio baino gehiago eskaini eta 4 disko grabatu dituzte. Halaber, estatuko habanera jaialdi eta cantada ospetsuenetan parte hartu dute. Honako hauek dira taldekideak: Amador Simonet (ahotsa eta gitarra), Kiko Carreras (ahotsa eta errekinto) eta Beni Cacho (ahotsa eta gitarra).

  • Irailak 22 larunbata
    Barca de Mitjana (Bartzelona)
    Arrels
    Taldea 1994. urtearen amaieran sortu zen eta debuta egin zuen Premià de Mar herriko jai nagusian, 1995ean. Une horretatik jarduera bizia hasi zuen laukoteak eta azken urteotan zenbait aldaketa izan dira, egungo taldekideekin egonkortu arte: Jaume Romaguera (ahotsa eta gitarra), Joan Botey (ahotsa), Jaume López (ahotsa, perkusioa eta gitarra) eta Adán Torres (ahotsa, akordeoia eta musika-zuzendaritza). Taldeak 9 disko kaleratu ditu eta Katalunian zein kanpoan kontzertu ugaritan jardun da. Saio arrakastatsuenen artean, nabarmendu behar dira Calella de Palafrugelleko cantadan, Palamóseko Mostra de l'Havanera Catalana eta Bilboko Aste Nagusia eginikoak

  • Irailak 23 igandea
    Areetxo Ganbera Abesbatza / Irutasun Abesbatza (Getxo)
    CoroCoro

    ahots mistoen Areetxo Ganbera Abesbatza eta Irutasun abesbatza, Manuel Torre Llédok eta Pedro Guallar Otazuak zuzenduta, hurrenez hurren. Biek erakutsiko dute zein ondo moldatzen diren itsas doinuak abesten eta zer nolako errotze indartsua duten kanta horiek gure herrian.

Gainera

Itsas Azoka

  • Itsasontzi maketak, itsaskiak, bakailaoa, itsas kontserbak....
  • Jaialdiaren esparruan
  • 12:00-15:00 / 17:00-22:00
  • Sarrera dohainik

Getxoko musika-jaialdien zikloa itxiko du Habanera eta Itsas Abesti Jaialdiak irailaren 21tik 23ra. Menorkako Arrels  ahots eta gitarren hirukoteak irekiko du aurtengo eskaintza. Bigarren egunean, doinu mediterraneoak ere izango dira protagonista  Barca de Mitjana Bartzelonako taldearen eskutik. Azkenik, irailak 23, igandean, jaialdia amaituko da Getxoko Areetxo eta Irutasun koralen saioarekin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +